Lokailu hautakariak testuan adierazitako gauza edo ideien
arteko aukeraketa edo hautaketa adierazteko erabiltzen dira
Beste hainbat aditzondo bezala, esapide-lokailu ere izan
daiteke bestela. Kasu hauetan,
perpauseko beste osagaietatik aparte doa eta horietik eten batek, idatzian
komak, bereizten du. Bertzenaz
lapurteraz erabiltzen den lokailu lexikalizatua da.
Lokailuok balio bikoitza dute:
Nola edo halako baldintza bat edo dagoela ezkutuan adierazten
dute.
Eser zaitez! Bestela, belarrondoko bat emango dizut.
Balio murriztailea: baldintzazko perpausaren kutsua erabat
galdu ez arren, gainontzean, delakoa
alde batera utzita eta antzeko esapideen
baliokide bihur daiteke.
Gorabehera ttiki batzuk izan genituen. Bestela, nik uste
baino hobeto ibili ginen.
Lokailu honen lekuari dagokionez, hasieran, amaieran
nahiz tartean (baldin eta aditzaren edo galdegaiaren ondoan jartzen ez bada)
koka daiteke.
Lokailu hau bestela-ren
parekoa dugu.
Mugitu
behar dugu, osterantzean, trena ere galdu egingo dugu.
Ebakuntza
eta gero gorriak ikusi nituen. Osterantzean, sendagileek uste zuten baino
lehenago bizkortu naiz.
GAINERONTZEAN
Osterantzean eta bestela lokailuen pare-parekoa dugu.
Aipatu bi balioak bere ditu lokailu honek ere: baldintzari dagokiona eta
murriztailea.
Gainerakoan, gaineratikoan eta gainerakoz lokailuck, berriz, balio murriztailea baizik ez
dute erakusten. Kokaguneari dagokionez, hasieran jartzeko joera nabarmena da.
Ez nahas, haatik, Gainera eta Gainerontzean.
Bilbo hiri zikina da. Gainera, oso zaratatsua.
Oker: Bilbo hiri zikina da. Gainerontzean, oso
zaratatsua.
Oker: Bilbo hiri zikina da. Gainera, oso atsegina.
Oker: Bilbo hiri zikina da. Gainerontzean, oso atsegina.